viernes, 30 de septiembre de 2011

Atxilotutako bi solidario alemandarrak, aske daude. Gora elkartasuna.

El viernes 30 a las 15:00 h. fueron liberados Flo y Rafi, que habían sido encarcelados tras ser detenidos el viernes 23 en la defensa de Kukutza

Gaur irailak 30 ostirala arratsaldeko 15.00etan aske utzi dituzte Hamburgoko bi brigadistak. Flo ta Rafi orin dela hilabete terdi etorri ziren beste lagun batzuekin Kukutza gaztetxearekin elkartasuna adierazteko. Denbora honetan, elkarrekin ibili gara pankartak, erresistentziak, bigilantziak eta momentu asko konpartitzen.

Kukutzatik, udaletxeak, epaileak eta jaurlaritzak jaso dugun elkartasunarekiko izan duen kriminalizatzeko jarrera salatu nahi dugu.Flo eta Rafi kalean daude; bakoitza 1000 euroko fidantzapean eta karguekin atera dituzte. Gaztetxeak mundu osoan daude. Mundu hau eraldatzeko borrokan ibiltzen diren kolektibo zein mugimenduak herri guztietan daude. Munduko herri guztietan bestelako sistema politiko ekonomiko eta soziala eskatzen duten ahotsak daude, eta asmo hori da hainbat herrietako emakumeak, gizonak, gazteak batzen gaituena.

Gora elkartasuna!!
Gora munduko borrokalariak!
Gora kukutza!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario