jueves, 19 de julio de 2012

Ea asmatzen duzun zein erakundeak idatzi zuen ondorengo komunikatua

1970an idatzita eta gaur egindakoa dirudi. Zenbakiak agertzen diren tokietatik hitzak kendu eta behera mugitu ditugu. Ikusiko duzuenez zenbakien hutsuneak zure eran betetzen baduzu panfleto "pertsonalizatua" izango duzue.

1970eko ...(1)... festa

Erakundearen ideologia nagusia 10 puntu hauen inguruan oinarritzen zen:

1. ASKATASUNA NAHI DUGU. GURE HERRIAREN PATUA GUK GEUK ZEHAZTU NAHI DUGU. Zapalduak izan diren pertsona ...(2)... ez dira aske izango gure patua guk geuk zehazten ez dugun arte, gure elkarteetako instituzio guztiak kontrolatuz.

2. GURE JENDEARENTZAKO LANPOSTUAK NAHI DITUGU. Gobernu ...(3)...aren lana da guri lanpostuak edo soldatak bermatzea. Aberats estatubatuarrek lanik ematen ez badigute, haien teknologia eta produkzio makinak hartzeko eskubidea dugu, horrela gure herriak lanpostu eta bizitza on bat lortzea ahalbidetuz.

3. GIZARTE ...(4)...ARI KAPITALISTEK EGITEN DIETEN LAPURRETEN AMAIERA NAHI DUGU. Gobernu xenofobo honek lapurreta egin digu eta guk zorra ordaintzeko eskatzen diogu. ...(5)...

4. ETXEBIZITZA TXUKUNAK NAHI DITUGU, GIZAKIAK MEREZI DUEN BEZALA. Lurren jabeek etxe ona izateko aukera eskaini beharko lioke gure komunitateari, eta hori ez balitz horrela izango, gobernuak lurrak kolektibizatzen lagundu beharko luke, etxebizitza egokiak eraikitzeko.

5. GURE KOMUNITATEARENTZAT GANORAZKO IRAKASKUNTZA NAHI DUGU, ESTATU HONEN BENETAKO IZAERA AGERTZEN DUEN IRAKASKUNTZA. GUK HISTORIAN IZAN DUGUN GARRANTZIA AZALTZEA NAHI DUGU. Hezkuntzak geure buruaren ezagutza sustatu behar du. Ez badugu lekurik historian, aukera gutxi izango ditugu beste zenbait gauza ezagutzeko.

6. GIZARTE ...(6)...ARENTZAKO DOAKO OSASUN ZAINTZA NAHI DUGU. Gobernuak gure gizartearen biziraupena sustatu beharko luke.

7. ….....(7)......... Gobernu xenofobo eta faxista honek zapaldu egiten gaitu eta defentsarako eskubidea dugu.

8. ...(8)....EN AURKAKO ERASO GUZTIAK AMAITZEA NAHI DUGU. Hori horrela ez bada, gure indar guztia defentsarako erabiltzeko eskubidea dugu.

9. …...(9).......GUZTIEN ASKATASUNA NAHI DUGU, ETA ESPETXE ….(10)....ETAN ETA ABAR BAZTERTURIK DAUDEN PERTSONAK ERE ASKATU BEHARKO LIRATEKE. Ez dute epaiketa zuzenik izan, sistema arrazista eta faxista batek epaitu dituelako.

10. JANA, ETXEBIZITZA, HEZKUNTZA, JANZKERA, JUSTIZIA ETA TEKNOLOGIA MODERNOEN KONTROLA NAHI DUGU. Giza ekintzetan, bata bestearekiko ezberdintasun politikoak alde batera uzten dira arazo larriei aurre egiteko eta baita ama lurraren nolabaiteko boterea hartzeko.

Guk, egia guzti hauek ospatzen ditugu nabariak direlako, izan ere, gizaki guztiak berdin sortuak izan gara eta eskubide berdinak izan beharko genituzke.

(1) Black Power (2) beltzak (3) federal (4) BELTZ (5) Orain 100 urte, 2 mando eta 40 akre agindu zizkieten esklabotza eta pertsona beltzen heriotza eragin zien ordainetan (6) BELTZ (7) (Oharra: Anonymous-k ez du biolentziarik erabiltzen. Hain zuzen ere, egitarau hau zabaldu zuten Black Panthers erakundeak poliziaren aurkako guda batean sartu eta galdu egin zuen) POLIZIAREN AURKAKO ERASOEKIN AMAITU NAHI DUGU AEB-ETAKO BELTZEN ETA KOLOREKO BESTE HIRITARREN HILKETEKIN. (8) BELTZ (9) BELTZ (10) FEDERAL



Pantera Beltza Alderdiarekiko atxikimendua

No hay comentarios:

Publicar un comentario